Startinnova proiektuan parte hartu dugu
Aurtengo ikasturtean, Ekonomia irakasgaia lantzen duten Batxilergoko 1 eta 2 mailako ikasleek Ekintzailetasunarekin loturiko jokabideei bultzada emateko asmoz, STARTinnova egitasmoan parte hartzea erabaki dute.
Benetan oso esperientzia aberasgarria izan da ikasleentzat, bizitza errealean aurkitu ditzaketen egoerekin topo egin baitute.
STARTinnova Batxilergoa edota prestakuntza profesionaleko ikasketak egiten dituzten 16-17 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta START innova izeneko programa eta gazteen artean jokabide ekintzaileak sustatzea du xede nagusitzat. Horrez gainera, enpresaren, gizartearen ala bestelako alor baten inguruko ekintzailetza egitasmoa martxan jartzeko beharrezkoak diren metodologiei eta tresnei buruz trebakuntza ematea du helburu aipatu programak.
4-5 ikaslez osaturiko lantaldetan banatu dira parte hartzaileak. Modu horretan, programak irauten duen bitartean, hainbat gai landuko dituzte: ekintzaileen trebetasunak aztertu (ikuspegia, proaktibitatea, planifikatzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, negoziatzeko gaitasuna, sinergia egiteko gaitasuna eta motibazioa); ideia bati forma eman eta egitasmo erreal bilakatu; hainbat konpetentzia eskuratu, besteak beste, taldeka lan egiten ikasiz; elkarrekiko onuran oinarritutako harremanak egiteko gaitasuna izan; ikasteko bide bat bezala ikustea porrota; asertibitatea; entzute aktiboa, eta abar. Hori guztia ikus-entzunezko edukien eta e-learning dinamiken bitartez, eta aipatu alorretako adituez osaturiko batzorde tekniko baten tutoretzapean.