Cansat: ikastolan sateliteak eraikitzen

Duela hilabete batzuk aurkeztu genizuen bezela, CanSat lehiaketa zientifiko-teknologikoan parte hartzeko taldea osatu dugu DBH eta Batxilergoko ikasleekin. Iker Canales (DBH3), Ander Martinez de Rituerto (DBH3) eta Urko Odriozola (batx1) izango dira aurtengo lanaren protagonistak, Joxe Martin Aizpuru, Endika Arandia eta Ander Lorente entrenatzaileen laguntzarekin.

Diseinatu eta eraikitzen ari garen gailu elektronikoa kilometro bateko altuerara  bidalia izango da suziri baten bidez eta irrati uhinen bidez komunikatuko gara berarekin. Honetarako, elektronika, aerodinamika, irrati uhinen portaera eta beste hainbat arlotako gure ezagutzak zabaltzen ari gara.

Aurtengo asmoa lehen CanSat Euskadi txapelketan eta CanSat.es txapelketetan parte hartzea da 2018ko apirila eta maiatza artean.

Dagoeneko laguntza eske hasi gara irakasle, guraso, ikasle zein herriko denda eta enpresei, proiektu handi honetan laguntza behar baitugu zuen ideia, material, marrazki eta ezagutzekin. Mila esker proiektu hau gauzatzen laguntzen ari zareten guztioi!

Gure proiektuaren informazio, azalpen eta argazki guztiak gure webgune berrian eskuragai izango dituzu.