Proiektu berriak Haur Hezkuntzan

5 urtekoak  BARATZA PROIEKTUA

Gure Ikastolan Baratza proiektua abian jartzeko, bost urteko ikasleak Ekogunera joan ziren lehengo ostiralean informazio bila. Bertan, baratza ekologiko bat martxan jartzeko zer egin behar duten ikasi zuten: Zer den hazi bat, nola landatu, zein lur den egokiena, nola ureztatu behar den, zein herramienta behar diren baratzean …     Arratsaldean, haur parkean jolasean ibili ziren. 

Aste honetan, ikastolako baratza joango den eremua aztertu dute eta pixkanaka lanean hasiko dira.

4 urtekoak      IKERLARIA,  SUKALDARIA, ALBAITARIA … ZER IZATEA GUSATUKO LITZAIDAKE?

Lanbide ugari daude, batzuk ezagunagoak beste batzuk ez hainbeste, galdu diren lanbideak baita azken urteetan sortutakoak, Euskal kultura eta Tolosa herriarekin lotutakoak … baina gure haurrek zeintzuk dituzte ezagunenak? Zein lanbide dituzte atseginenak? Hauen inguru hurbilean zein lanbide dituzte? Zein lanbide sortuko genuke?

3 urtekoak     ZIRKOAN, ANIMALIARIK EZ!

3 urteko lagunak zirko proiektua abian jarri dute, horregatik, asteartean, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, zirko emanaldi bat eskaini zieten, hauek motibatzeko helburuarekin proiektu hasiera honetan. Bertan, dantzariak, magoak, akrobatak … izan ziren. Orain txikien txanda izango da. Has dadila ikuskizuna!