Kostako ibilaldia

Kazkabarra taldeko begiraleok,  Pazko Asterako hiru irteera berezi antolatu ditugu Euskal Herriko kosta zeharkatuz, ondorengo ibilbideak proposatzen dizkizuegu:

LH6  maila: DONOSTIATIK DONIBANE LOHITZUNERA.

Apirilak 3:      Donostia – Pasaia – itsasontziz Pasai Donibanera. Gaua Arrokaundieta aterpean.

Apirilak 4:      Pasai Donibane – Hondarribi.   Gaua Hondarribiako kanpinean.

Apirilak 5:      Hondarribi – itsasontziz Hendaiara – Ziburu   Gaua Ziburuko ikastolan.

Apirilak 6:      Ziburu – Donibane Lohitzune

DBH1 maila: DONOSTIATIK MUTRIKURA.

Apirilak 3:      Donostia – Igeldo - Orio.  Gaua Orioko ikastolan.

Apirilak 4:      Orio – Zarautz – Getaria – Zumaia   Gaua Zumaiako kanpinean.

Apirilak 5:      Zumaia – Deba     Gaua Debako kiroldegian.

Apirilak 6:      Deba - Mutriku

DBH2-3 mailak:  GAZTELUGATXETIK LAGARA

Apirilak 3:      Gaztelugatxe - Mundaka    Gaua Mundakako kanpinean.

Apirilak 4:      Mundaka -  Gernika     Gaua Gernikako ikastolan.

Apirilak 5:      Gernika – Omako basoa - Ereño      Gaua Ereñoko frontoiean

Apirilak 6:      Ereño - Laga

ABIATU: Apirilaren 3an, 08:30ean Ikastolan.

Ibilaldian zehar furgoneta bat izango dugu bidelagun. Bertan eramango dugu pisurik handiena (dendak, lo zakuak, arropa, janaria) eta norberak eramango duen motxilan eguneko bazkaria bakarrik eraman beharko dugu.                                                                                            

Prezioa: 110 euro.  (Kanpinak eta aterpea, janaria, furgonetaren alokairua eta joan etorriak).

Euskadiko kutxa: 3035 0156 80 1560004512

Izena emateko, ondorengo esteka bete behar da otsailaren 28a baino lehen, eta dirusarrerako ziurtagiria (urkola.anaje@laskorainikastola.eus) helbidera bidali.