Flandriekin elkartrukea
Aurreko bi ikasturteetan Laskorain ikastola hizkuntza gutxituen inguruko Erasmus+proiektuan murgilduta egon zen. Proiektu horretan Flandria eta Sardiniako bi eskolekin elkarlanean aritu ziren Batxilergoko lehen mailako ikasle guztiak, hauetako 48k Sardiniara eta Flandriara joateko aukera izan zutelarik. Laskorain ikastolak elkartrukeek duten onurengan sinesten duelako eta aurreko bi ikasturteetan parte hartu duen Flandriako eskolak erakutsi duen prestutasuna ikusita, aurten ere elkartrukearekin aurrera egitea erabaki du.
Humaniora Kindshed Jesuk, Hasselt hirian kokatzen den Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, Nazioarteko elkartrukeetan eskarmentu haundia du eta ingelesa praktikatzeko eta beste kultura batzuk gertutik ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen du. Hasselt hiriaz gain, inguruko toki garrantzitsuenak bisitatzeko aukera ere izango dugu, besteak beste Leuven, Bruselas edo Europar Parlamentua.
Otsailaren 16an batxilergo 1. mailako 26 ikasle irtengo dira Tolosatik esperientzia berri hau bizitzera eta apirilean gogoz hartuko dituzte Hasseltetik etorriko zaizkigun 26 gazteak.