Trafiko-istripurik ez izateko ekitaldia
Trafiko-istripuak prebenitzeko Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” ekitaldi ibiltaria izan dute Batxilergo 2. mailako ikasleek Leidor aretoan. Bide-segurtasun programa pedagogiko honen bidez, trafiko-istripuen arrazoiak eta ondorioak aztertu dituzte eta sentsibilizazio aholkuak jaso dituzte. Pertsonai birtual batek bideratu du saioa trafiko-istripuen egoerak umorez aztertuz lehendabizi, baina gero istripuen biktimen eta bide-segurtasunaren eta medikuntzako profesionalen lekukotzak entzun dituzte. Suhiltzaile baten eta biktima baten testigantza gogorrak ere jaso dituzte ikasleek.
Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude ekitaldi hauek. Jaurlaritzako kanpaina berri honetan, 15 eta 19 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte. Leidorren, Usabalgo Laskorain Ikastolako eta Hirukide Eskolapiko Ikastetxeko 900 gaztek eta 21 irakaslek hartu dute parte.