DBH1ekoak Kanbon igaro dituzte hiru egun
Joan den ostiralean etxeratu zitzaizkigun DBH 1eko gazteak bosgarren urtez gauzatzen dugun Xalbador-Laskorain ikastolen arteko trukean parte hartuta. Oraingoan, gure ikasleek hiru egun zirraragarri igaro dituzte Kanboko (Lapurdi) ikasleekin, hamaika ekintza gauzatuz eta aurrerago guk jasoko ditugu iparraldeko gazteak.
Sarritan azpimarratzen dugu truke honek duen alde hezitzailea, bereziki, Euskal Hizkuntza eta Literatura arloa indartzearekin batera, oinarrizko konpetentziei egiten dien ekarpen esanguratsuarengatik. Gure gazteek, batetik, Euskal Herriko Iparraldea ezagutzearekin batera jasotzen dute bertako errealitate soziolinguistikoaren zantzua eta hizkeraren berri eta, bestetik, norbera izaten eta elkarrekin bizitzen konpetentziak garatzeko testuinguru aproposean igarotzen dituzte hiru egun. Egunerokotasunetik atera eta testuinguru anitzetan esperientzia berriak izatea, finean, askotariko gaitasunak garatzeko parada ezin hobea dela ulertzen dugulako antolatzen dugu truke hau tutoretza eta hizkuntza arloko irakasleen artean.
Hona hemen hiru egun horietan garatu duten egitaraua.
Asteazkena 24
-
Ongi etorria izan genuen:
-
Kanbotar bakoitza bere Tolosarrarekin elkartu
-
Edateko eta jateko eman ziguten
-
Kanbotarrek dantza ikuskizun bat egin ondoren, guztiak batera dantzan
-
-
13:00etan bakoitza bere etxera, arratsaldea bakoitza bere familiarekin.
Osteguna 25:
-
Ikasle guztiak lau taldetan banatu: talde horia, urdina, berdea eta gorria
-
Ekintza ezberdinak goiz eta arratsaldez: (talde bakoitzak, guztira 4)
-
Joko pista estadioan
-
“Joseikan budo” arte martziala kiral gelan
-
Quizz-a (galdera lehiaketa) hizkuntza gelan
-
Trinketea : pelota bat fabrikatu eta jolastu frontoian
-
Bertsolaritza+marrazketa
-
-
16:30ean etxera, familietara
Ostirala 26:
-
Aurreko egunean egin gabe gelditu zen ekintza burutu: talde bakoitzak ezberdina, noski.
-
Ikasle batzuek irratsaio bat grabatu.
-
13:00etan Tolosara itzuli.
Beste behin ere arrakasta handiz gauzatu da ekimena. Orain, iparraldeko gazteekin Tolosan gauzatuko dugun egitaraua prestatzeari ekitea dagokigu.