Matrikulazio kanpaina

Otsailaren 9a arte ikasle berriak matrikulatzeko epea irekita egongo da EAEko ikastetxe guztietan.

Hori dela eta, “Ezagutu Laskorain” lelopean bisita gidatuak eta aurkezpenak prestatu ditugu gure komunitateko kide izan nahi duten guztientzat.

Urtarrilaren  27an goizeko 11:00etan Sakramentinoetako egoitza eta bertan aurrera daramagun proiektu pedagogikoa erakutsiko dugu. Horretarako, bertan lan egiten duten profesionalak izango dira beren geletan, haiek baino hobeto nekez erakutsiko duelako ikastola beste inork. Hauekin batera ardura pedagogikoa dutenak eta zuzendaritzako kideak ere izango dira.

Urtarrilaren 29an arratsaldeko 18:00etan Usabaleko egoitzan LH eta DBHko aurkezpenak izango dira. Eta hemen ere modu berean egingo dira aurkezpenak bertako arduradunen eskutik.

Saio hauetara etortzeko aukerarik ez dutenentzat, edo argibide gehiago nahi dutenentzat, bakarkako hitzorduetan elkarrizketak egiten ari gara dagoeneko, eta hala jarraituko dugu otsailaren 9a arte.

Aurtengoan ere gure ikastolaren alde aukera egiten duten guztiak hartzeko aukera izatea espero dugu.