Ireki Begiak programan
GIZALDE (Gipuzkoako Boluntariotzak) antolaturiko Ireki Begiak programan parte hartzen ari dira DBH 4, Batx 1 eta Batx 2 mailako Ekonomiako ikasleak, izan ere 15 urtetik gorako ikasleei zuzendua dago, gazteen artean boluntariotza eta gizartean parte hartzea sustatzeko asmoz.
Programaren asmoa beraien ingurune hurbileko errealitateetara begiak ireki eta beraiek eskubide eta ardurak dituzten hiritarrak direla konturaraztea da batetik, eta errealitateaz jabetu ondoren gizartean esku hartzeko eta eraldatzeko duten botere eta ahalmenez konturaraztea bestetik.
Programa honen bitartez gainera, parte hartze hori errealitatean nola txertatzen den ikusi ahal izango da, entitate ezberdinek boluntarioekin dituzten programak ezagutuz, egunen batetan pausoa ematera animatuko balira, nora jo edo nondik hasi jakin dezaten.
Programaren helburuak bi dira nagusiki:
1. Gazteei partehartzea eta boluntariotzaren berri eman, eta bere ingurune hurbilean aktiboki partehartzearen garrantzia azpimarratu.
2. Hiritar bezala gizartean dituzten arduretaz hausnartu. Gazteei beren aisialdia, gizarte bidezkoagoa eraikitzeko espazio bezala aurkeztu.
Proiektua 3 fasetan burutzen da:
1. Hausnarketa fasea. Fase honen helburua gazteek beraien ingurune hurbileko errealitateari begiak irekitzea da. Dinamika baten bidez, bertan aurki ditzaketen arazo edo eraldatu/hobetu daitezken egoerak identifikatzea da.
2. Fase kritikoa. Lehen fasean landutakotik abiatuz, hiritar bezala beraien ingurune hurbilean intzidentzia izateko duten arduraz eta gizartean esku hartzeko eta eraldatzeko duten botere eta ahalmenez konturaraztea izango du helburu.
3. Fase parte hartzailea. Fase honek parte hartze hori errealitatean nola txertatzen den ikustea du helburu, entitate ezberdinek boluntarioekin dituzten programak ezagutuz.