238 korrikalari krosean
Igandean Ero etxe elkarteak urtero antolatzen duen krosa izan da, aurten XXXI. edizioa. Guztira 700 partaide inguru izan dira benjamin, alebin eta infantil mailetan, horietako 238 ikastolakoak. Horien artean podiumera igo ziren Elene Balerdi (2.) eta Saioa Gastesi (3.) benjaminetan, June Lizeaga (1.) eta Kattalin Iztueta (3.) alebinetan eta Elur Urkola (2.), Ane Martin (2.) eta Teresa Ibarbia(3.) infantiletan.
Podiumera iritsi ez baziren ere, beste batzuk ere oso emaitza onak lortu zituzten: benjaminetan Nahia Obeso (5.), Nahia Azkue (7.), Laia Uria (8.), Naroa Esnaola (9.), Oier Oruezabal (5.)eta Ekain Lizarralde (7.), alebinetan Maier Olano (4.), Edurne Ibarbia (8.), Alaitz Esnaola (9,) eta Oier Urkiola (4.) eta infantiletan Ane Atorrasagasti (6.) eta Irati Arruabarrena (7.).