Igandean Ero Etxe krosa
Igandean Ero Etxe elkarteak antolatutako krosa izango da Tolosan.
Goizeko 11:30ean Beotibar Pilotalekuaren sarreran elkartuko gara, lasterketaren aurretik beroketa ariketak egiteko eta ibilbidea ezagutzeko.
Egunero bezala, gosari on bat egiteak duren garrantzia gogorarazi nahi dizuegu:
- Zumoa
- Yogurra edo esnea kolakaoarekin
- Zerealak
- Gaileta edo tostada gurina-mermeladarekin
Geletan dagoeneko banatu ditugu dorsalak. Ahal bada Ikastolako kamiseta eraman, eta euria egingo balu aldatzeko arropa eman.