Asier Izagirre mendizale eta eskalatzailearen bisita
Eguberrien aurretik, Tolosaren inguruan aritu ziren lanean LH2ko neska-mutilak. Berain herriaren inguruko istoria pixka bat, monumentuak, auzoak...eta beste hainbat datu ezagutzeko aukera izan zuten. Guztia eskuorri dotore batean bildu eta aurkezpenak ere prestatu zituzten beste ikastetxeetako aurrei bidaltzeko.
Tolosa txoko eta xehetasun ezberdinak ezagutzeaz gain, bertako pertsonaia famatuen berri ere izan zuten. Eta tartean, oporren bueltan, Laskorain Ikastolako ikasle ohia den Asier Izagirre mendizale eta eskalatzaileran bisita izan genuen.
Gure ikasleetako baten osaba da Asier, eta aukera aprobetsatu beharra zegoen! Ze gustura egon ziren gure haurrak mendizalearen abenturak entzun eta ikusten. Asierre hastapenak, igo duen mendirik gogorrena, gailurrera igo aurretik egiten dituzten prestatetak...kontatu zituen mendi garaietako irudi zoragarriak erakusten zituen bitarten.
Eskerrik asko, Asier,ikastolara gerturatu eta horrelako bizipenak gurekin konpartitzeagatik!