Olentzero eta Mari Domingiren bisita

Urtero moduan, aurten ere hutsik egin gabe etorri dira gure ikastolako haurren ametsak entzun eta betetzera. Jakina, gure haurrek, ilusio, urduritasun eta emozioz jaso dute Olentzero eta Mari Domingiren bisita. Aurrrez aurre izan dituzte bi protagonistak. Eta adi-adi entzun dituzte mendi aldetik ekarri dituzten kontuak. Elkarrekin ere abestu dute, hamaiketako txiki bat jan, gutunak eman eta opariren bat edo beste ere utzi dute ikastolan.

Gure haurrek igandera arte agurtu dituzte Olentzero eta Mari Domingi!