Postal lehiaketako irabazleak

Euskaraz Bizik bere garaian sortu zuen Eguberrietan ere euskaraz postal lehiaketa. Epaile lanak egiten LH eta DBHko (1,2 eta 3) Euskaraz Biziko ordezkariak ibili dira.

LH 3-4: Nora Iturzaeta

LH 5-6: Intza Elizalde

BH: Isabela Muller

Hiru horien artean aho batez Intzaren lana hautatu da etxeetara bidaltzeko.

Bertsoari dagokionez, Olaz Hernandez izan da sortzailea. 

URTE BERRI ON  

Paseoko estalpean

jaio zen Laskorain

auzolan ta ilusioak

egin zuten apain               

herriko txokoetan

ibili zen artzain

euskaraz bizitzea

hartuta bere gain

berrogeitamar urte

pasa dira orain

helburu berarekin

egongo gara zain

elkarri eskua emanda

arrakasta ordain

hurrengo urtea ere

izan bedi bikain

Mila-mila esker guztioi egindako ahaleginarengatik. 

Oporretan goza dezagula eta hurrengo urtera arte!