Merkatu Txikiaren antolaketa
Dakizuen bezala, duela 22 urte Merkatu txikia ekimena martxan jarri genuen, eta geroztik urtero antolatzen dugu. Gure helburua kooperazio eta elkartasun baloreak ikasleekin gelan lantzeaz gain, ekintza jakin honetan ikastola komunitatea osatzen dugun guztion partaidetza bultzatzea da.
”Laguntza bat, irrifar bat” lelopean gauzatuko dugun ekintzaren bitartez, hiru proiekturen artean banatu nahi dugu gure laguntza, “Ibarratik misio taldea”, “Tolosaldea Sahararekin” G.K.E. eta “Baltistan fundazioa”.
Proiektu hauek bideratzeko, ikastolako kide guztion partaidetza -ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gurasoena-, ezinbestekoa dugu. Batetik etxean erabilerarik gabe, alferrik ditugun arropak, jostailuak, liburuak... ikastolara ekar ditzakegu. Bestetik antolaketa lanerako guraso, langile eta ikasleen beharra dugu. Hiru lan dira guraso bezala egin ditzakezuenak:
- Bilketa: dendek ematen dituzten produktuak biltzean datza lana eta honetarako gutxienez 16 lagun behar ditugu. Aldez aurretik batxilergoko ikasleak pasatzen dira dendetatik eskaera gutuna banatzera eta ondoren gurasoak joaten dira laguntza jasotzera eta biltegira ekartzera.
- Muntaia: kultur etxeko aretoa salmentarako prestatzean datza lana eta honetarako 15 lagun gutxienez behar dituguabenduaren 22an goizez edota arratsaldez.
- Salmenta: produktuak saltzeaz arduratzean datza lana. Irekita dagoen bitartean (abenduaren 26tik urtarrilaren 5era) txanda bakoitzeko hiru heldu arduradun behar ditugu gazteen laguntzaz salmenta bideratuko dutenak. Txanda bakoitzak 3 orduko lana egin beharko luke ( 10:00-13:00 edo 17:00-20:00)
Parte hartu nahi baduzu, mesedez, ondorengo eranskina bete eta ondoren, bolondres guztiekin jarriko gara harremanetan.