Titirijai jaialdian Leidorren
LH 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleak Leidor aretoan izan dira Titirijai jaialdiko txotxongilo emanaldiak ikusten aste honetan. LH 3-4. mailakoek Michele Cafaggi italiarraren “El hombre de la lluvia” emanaldia ikusi dute, ikuskizun komiko eta magikoa, ura eta jaboia erabiliz.
LH 5-6. Mailakoek aldiz, Andaluciako El espejo negro taldearen “Óscar el niño dormido” obra ikusi dute, koma egoeran bederatzi hilabetez lotan dagoen haur baten istorioa.