CIC BiomaGUNEA bisitan
Asteazken honetan, eta Batxiler 2. mailako Orientazio Jardueren artean, gaian benetako jakin mina agertu duten 20 ikaslek beren interesekin bat datozen punta-puntako bi laborategi bisitatu dituzte: ikerkuntza biomedikoan lanean ari den BIODONOSTIA INSTITUTUA eta biomaterialen ikerkuntzan ari den CIC BiomaGUNEA.
Ikerkuntza zientifikoa zer eta zertan den gertu-gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan da beraientzat eta Unibertsitateko Gradu batzuen lan irtenbide buruz bertako ikerlari gazteekin komentatzeko aukera ere bai.