LH2koak Erdi Aroan murgilduta
Errege, noble, zaldun, nekazari...artean dabiltza azken aste hauetan LH2 mailako haurrak. Erdi Aroko garaiak liluratuta, ekintza ugari gauzatu dituzte. Txoko Txuriak ere etxetik ekarritako materialez gainezka dituzte gelan.Gaztelu dotore dotoreak egiten ere aritu dira; eurak sortuak.
Hainbat guraso eta izeba-osaba ere animatu dira gaiaren inguruko ekarpenak egitera.
Mikel Errazkin Amaiurko Gudaz jardun zen. Kristina Tolosak Erdi Aroko gizartea nola antolatu zegoen azaldu zigun. Andoni Leunda eta Maider Elorzak, berriz, Erdi Aroa eta arrantza uztartu zituzten. Nagore Laurobak Leonardo Da Vinci eta berak asmatutako katapulta izan zituen hizpide. Ondoren, antzerako katapulta txikiak eraiki zituzten. Amaitzeko, Elisabet Trojaola Erdi Aroan erabiltzen zituzten erremedio eta sendabelarretaz jardun zen. Hauek usaindu, ukitu eta behatzeko aukera ere izan zuten gure haurrek. Guretzat pozgarria bezain interesgarria da guraso eta senitartekoak geletara gerturatu eta euren kontuak jasotzea. Mila mila esker!