Izaskun Karreraren agurra
Ikastolari eskainitako urte guztien ostean, iritsi zaio Izaskun Karrerari erretiroa hartzeko garaia.
Hori dela eta, astelehenean, lankideek, agur xume bezain polit bat eskaini nahi izan zioten Izaskuni. Irati Sorondo lankideak Agurra dantzatu zion eta ondoren bertso hunkigarri bat ere abestu zitzaion. Beatriz Ezeizaren esker oneko hitzekin eta txalo zaparrada batekin agurtu zuten andereñoa.
Eskerrik asko eskainitako guztiagatik, Izaskun!