Nolako Ikastola nahi dugu izan 2022an?
Laskorain ikastolak bere kudeaketarako, 5 urterako helburu estrategikoak zehaztu zituen 2012an. Une honetan, haiek berrikusi eta berriak aztertzeko unea iritsi da.
Horregatik aurkeztu dugu galdera honekin:
“Nolako ikastola izan nahi dugu 2022an?”
Laskoraingo helburuak aztertu eta porposamenak jasotzeko lan-taldeak izango ditugu datorren bi astetan astetan. Talde bakoitzak ikastolako eremu bat izango du aztergai, eta nahi adina taldetan parte hartzeko aukera izango da.
Azaroak 22 – Heziketa eredua
· Ikastolak, daraman eta eraman dezakeen heziketa mota, baloreen lanketa, hezkuntza proiektu berriak …
Azaroak 23 – Euskara eta euskal kultura
· Ikastolak euskara eta euskal kulturan herrian duen eta izan dezakeen eragina aztertzea
Azaroak 27 – Hezkuntza komunitatea
· Langile, guraso, ikasle … guztion arteko perfilak, harremanak, parte-hartzea …
Azaroak 28 – Zerbitzuak, erakundeak, hornitzaileak
· Ikastolak eskaintzen dituen zerbitzuak, eskain ditzakeenak, kanpo erakundeekin harremanak, bere hornitzaileak …
Saio guztiak Usabalen izango dira, arratsaldeko 18:00etan.
Talde hauetan parte hartzeko, izena eman mesedez hurrengo esteka betez.
Eskerrik asko