Bide hezkuntza lantzen

Lehengo astean, LH 3.mailako ikasleek bide hezkuntzaren inguruko azalpenak jaso zituzten Ikastolako patioan Tolosako Udaltzaingoaren eskutik. Ondoren jasotakoaren praktika egiteko aukera izan zuten patioan bertan jarritako zirkuituan. Primeran ibili ziren ikasleak.