"Ballerina" filma ikusten

Tarteka joaten gara filmeren bat ikustera Leidor aretora. Ez dago gaizki, ezta? Oraingoan LH 3. mailakoak "Ballerina" filma ikusten izan dira eta oso gustura atera dira Felicia neskatila umezurtzaren istorioarekin. Neskatil ausart honen amets bakarra dantzaria izatea da eta ametsa egi bihurtzeko bidean bere lagun min den Victorren laguntza izango du. Gazte asmatzaile honekin Feliciak abentura zirraragarriak biziko ditu Paris hiriburu magikoan.