Udazken koloretan
HH4ko haurrak udazkena proiektua lantzen dabiltza azken asteetan. Ekintza interesgarri pila egin dituzte gai honen baitan.
Gaiari hasiera emateko, udazkenenko fruitu eta elementuz betetako kaxa misteriotsuak topatu zituzten geletan. Hortik abiatuta, udazkenak eskaintzen dituen aukera interesgarriak ezagutzen eta probatzen joan dira.
Tolosako Mikologia astearen aitzakian, perretsikoen lanketa egin dute. Lehen Hezkuntza ikasle batek sagardoa nola egiten den ere azaldu die, eta gure txikiek adi-adin entzun gainera! Irteerak ere egin dituzte kolorez jantzita dauden inguruko parke eta basoetara. Bertan, fruitu eta hostoak bildu dituzte ondoren sailkapenak, artelanak... egiteko. Udazkenarekin lotura duten abesti, bideo eta ipuinetaz ere gozatu dute gure haurrek. Gaiari amaiera emateko, dantza polit bat prestatu dute beste ikaskideei aurkeztuko diena.