Ikasleak zientzilariekin solasean
Batxilergoko bigarren mailako 4 ikasle Donostia International Physics Center-rek (DIPCk) antolatutako top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketan izan dira.
2009. urteaz geroztik, DIPCk, urtero antolatzen dituen topaketa hauen helburu nagusia, Euskal Herriko DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean, ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioak sustatzea da, eta aldi berean ikasle gazteen ezagutzarekiko grina piztea. Horretarako, internazionalki izen handia duten hiru ikertzaile gonbidatuk (Alber Fert (Fisikako Nobel Saria 2007), Pilar Hernández (CERNeko ikerlaria) eta Angela Nieto (Jaime I. Erregearen Saria Oinarrizko Ikerkuntzarako 2009 eta Generalitat Valencianaren Meritu Zientifikoko Saria 2015) zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko duten grinari buruz hitz egin dute eta beren lanari eta esperientziei buruz ikasleek egindako galderei erantzun diete. Tartean gure ikasle bati egokitu zaio galdera egitea eta zientzialariak estutasun txiki baten aurrean jarri ditu jorratzen duten zientzia-arloari loturiko txiste bat kontatzeko eskatuz. Txantxak tarteko zientziaren mundura hurbiltzeko aukera paregabeaz gozatu ahal izan dute ikasleek.
Bertan izan diren ikasleak Ane Zubiria, Intza Egizabal, Aintzane Cortajarena eta Ibai Arana izan dira.