Guraso eusleak behar ditugu
Tolosan euskararen erabilera indarberritu nahi dugu. Gure seme-alabek euskaraz egitea nahi dugu eta horretan lagundu nahi diegu. Horregatik Guraso eusleen ekimena prestatu dugu Galtzaundi Euskara Elkartearen laguntzarekin.
Zein da helburua? Gurasoon artean euskara gehiago erabiltzea eta seme-alabentzat eredugarriak izatea.
Zer egingo dugu? Azaroaren 13tik abenduaren 3ra (EUSKARAREN EGUNA) gurasoak gauden egoeretan euskara mantentzen saiatuko gara. Elkarrizketak erabat euskaraz izan daitezen saiatuko gara. Hori da erronka eta horretan guraso guztiok ahalegintzea nahi genuke. Eta lortuko dugu!
Eta zer dira eusleak? Hiru aste horietako bakoitzean gurasoetako batzuk eusleak izango gara. Euskara mantentzeko ahalegin berezia egingo dugunak. Gainera, besteok ere jakingo duzue nor garen eusleak eta eskertuko genizueke laguntzea.
Ziur gure herrian euskara gehiago erabiltzea lortuko dugula denon artean. Helduko diogu erronkari?
Horretarako, ondorengo esteka bete zuen dautekin eta Eusle pina eta informazio gehiago bidaliko dizuegu. Animatu!