Nerabeen osasunerako plataforma eta logo lehiaketa
Aste honetan aurkeztu du Tolosako Prebentzio Mahaiak, gazteen osasunerako sortu duen plataforma berria.
Nerabeek izan ditzaketen zalantzak, galderak, kezkak … ager ditzateke plataforma honetan eta erantzuna jasoko dute arlo bakoitzeko adituen eskutik.
Kontsultak egiteko lau arloak hauek dira:
- sexualitatea
- Drogak eta menpekotasunak,
- Gorputza ezagutu eta maitatu
- Botepronton
Plataforma hau sortzerakoan, Udalak logotipo lehiaketa deitu zuen bertako irudi bezala erabiltzeko.
Luna Barquero Bordonabe, Laskoraingo ikaslea izan da lehiaketaren irabazlea, eta plataformak izango duen irudia berak sortua da.