Igeriketa kanpaina

Ikasturtero moduan, Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailakoek ikasleek, hiru astetako igeriketa ikastaroa egin dute edota egingo dute datozen asteetan.

2.mailako hiru talde izan ziren lehenak. Momentu honetan, 2.mailako talde bat eta 1.mailako hiru dabiltza Usabalera egunero joan etorrian. Aurreraxeago izango da falta diren taldeen txanda.

Igeriketak haurren gorputz heziketan duen garrantzia dela eta, gure neska mutilak igerilekuan ibili ohi dira hiru astetan zehar jarduera ezberdinak egiten. Igeri egiten ikasteaz gain, giro atseginean eta lagun artean, momentu ezin hobeak bizitzen dituzte gure haurrek. Gozamena nagusi izaten da igeriketa kanpaina honetan. Bertan ateratako argazkiak ikusi besterik ez dago horretarako.