50.urteurreneko afaria

Laskoraingo 50. urteurrenaren azken ekitaldia, afari eder bat izango da.

Zerkausian izango den afari honetara gonbidatua dago Laskorain ikastolari modu batean edo bestean lotua sentitzen den edonor; ez baitzaio soilik ikasle ohiei lotzen.

Afarirako motorrak berotzeko, topaketa ordua 19:00ak izango da Plaza berrian. Handik pixkanaka gorantz eginez musikak lagunduta, 21:00etarako prest izango dugu guztia Zerkausian: mahaiak, janaria, musika, photocalla …

Bertaratzen garenon elkarreragina bultzatu eta errazteko, leku erreserbarik ez da beharko guztiok zutik afalduko baitugu.

Gogoratu, urriaren 26rako erosi behar ditugula txartelak.

Salmenta guneak: Orbela, Ikatza, Karela, Amaiur, 66 eta Ikastolan bertan.