Ikuskizun ibiltaria urriaren 28an

Laskorain ikastolaren 50 urteko ibilbide honetan, kontu eta istorio ugari bizi izan dira, baita kokaleku bat baino gehiago zapaldu ere. Hori dela eta, ikastola honek (eta berau posible egin eta egiten dutenek) emandako urratsak errepikatzeko momentua iritsi da orain. Lizardiz oroituko gara, Argitxoz hitz egingo dugu, ikastolaren lehen egoitzak irudikatuko ditugu. Behin sortu zena, bizi izandakoa, erorita edo zutik jarraitzen duena … anekdotak, bizipenak, oroitzapenak … dena delako Laskorain ikastola.

Horregatik, 50 urteko ibilbide hau 4 kokalekutan laburbildu dugu, eta ikuskizunen bitartez kontatuko dugu historia. Denak elkarrekin irtengo gara, talde bakoitza puntu batetik aterata, eta ikuskizun ibiltariarekin batera ikastolaren urratsei jarraitu ondoren, azken puntuan elkartuko gara ospatzeko: Sakramentinoetan.

Irteera puntuak

Kristaletako plaza, Plaza zaharra, Triangulo plaza eta Zezen plaza ondoko txaleta izango dira ibilbideko 4 puntuak; eta 17:30ean abiatuko gara talde bakoitza dagokion lekutik. Izena eman duzuenoi asteazkenean email bat bidaliko dizuegu, bakoitzaren lekua adieraziz. 

Izenik eman ez baduzu 4 gune horietako edozeinera gerturatu zaitezke 17:30ean. Ondoren, 19:00etan, Sakramentinoetan elkartuko gara guztiok.

Janzkera

Garrantzitsua! Toki bakoitzak bere kolore identifikatiboa izango duenez, pertsona bakoitzak bere lehenengo puntu horrek daukan kolorea soinean eraman beharko du. Kristaletako plaza (horia), Plaza zaharra (gorria), Triangulo plaza (morea), Txaleta (berdea).