Tolosa Goxua azokarako gonbidapena

Datorren urriaren 28an, larunbata, Trianguloan egingo den Tolosa Goxua azokan aurten ikasleen tailer bat burutu nahi dute, gozokiak egiten ikasteko. Eceiza gozotegiko ordezkariak ikastolan izan dira LH 4. mailako ikasleei tailer horretan parte hartzera gonbidatuz. Aldi berean egun berean egingo den sagar tarta lehiaketan ere parte har dezake edonork, etxean egin eta bertara eramanez. Bisita aprobetxatuz, bere gozotegian egiten dituzten produktuak aurkeztu  zizkieten ikasleei, bonba bana eta glutenik gabeko gozokiak oparitu zizkieten.