Bertso eskolarako ikasle bila

Tolosaldeko (H)arituz bertso eskola ikasturtea hasi behar du eta ikasleak matrikulatzera animatzeko Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolariak ikastolara etorri ziren saio bat egitera LH 4, 5 eta 6. mailako ikasleekin. Ikasleek jarritako puntu, oin eta gaiei ederki erantzun zieten denon gozamenerako. Ikasle hauek ahozkotasuna eta bertsolaritza lantzen dute eskola orduen barruan Bixente Gorostidirekin.