Bretoiak Laskorainen

Urtero bezala, Tolosako Laskorain ikastolan ditugu Brest inguruko Diwan kolegio bateko ikasleak DBH 3, 4 eta Batxilerreko frantseseko ikasleekin trukean. Gure artean izango ditugu datorren asteazkenera bitartean. Gaztelera praktikatzearekin batera, Tolosan, oro har, eta familietan, bereziki, euskarak duen errotze maila ezagutzeko aukera izango dute. Truke honetan Gaztelera eta Frantsesa lantzea helburu nagusi izanik, bestelako helburu nagusi bat ere badugulako: herri izaera ematen digun adierazlerik nagusiena hizkuntza dugula ohartaraztea gaztetxo hauei, izan bretoi, izan euskaldun. Bide batez, Euskal Herriko zenbait gune esanguratsu ezagutzeko aukera ere izango dute: Gernika, Oñati, Nafarroa, Donostia...

Aurreko urteetan bezain oparoa izango ahal da egonaldia!!