Gizakate erraldoiak inguratu du 50 urtetako ibilbidea
Urriak 4. Data esanguratsua inondik ere. Festa giro ederrean kolore urdineko kamisetak nagusitu ziren 1600 ikaslek osatutako gizakatean.
Urriaren 4an, orain 50 urte, 7 ikaslerekin ekin zion Laskorain Ikastolako bere bideari. Urtez urte emandako pauso guztiak eta etorkizunean emango direnak, ospatua beharra zeuden. Egun eder batekin, festa giroan, une polit eta hunkigarriak bizitu ziren ospakizunean.
Argitxok kriselua eskuetan hartu, gizakateak osatzen zuen ibilbide osoa gauzatu zuen. Euskarak, eskuz-esku eta ahoz-aho egin zuen bide bera. Argitxok, atzetik, elkarri eskua emanda zeuden lagunak animatuz eta jai giroa jarriz, ikastolako txaranga izan zuen lagun.
Ondoren ospakizunak jarraipena izan zuen bai Usabalen, baita Sakramentinoetan ere.
Usabalgo eraikinean txistorra ogitarteko goxoak jan zituzten. Sakramentinoetan, berriz, gure txikienek horren maitea duten Pirritxen bisita izan zuten. Patioan denak elkarrekin, giro ezin hobean kantuan eta dantzan aritu ziren. Hura festa! Ondoren paxintxiak jan eta LH 1-2koak jolasean geratu ziren patioan. Haur Hezkuntzakoak, berriz, Pirritxen konpainian jarraitu zuten. Ikastolaren inguruko sorrerako istorioak eta beste hainbat kontu elkartrukatu zituzten.
50 urte hauetan jasotako indarrarekin, etorkizuna eraikitzera goaz!
Zorionak Laskorain Ikastolari!