Ikasleak adinekoekin Mugi programan
Aste honetan hasi dira Laskorain ikastolako DBH 2ko ikasleak, bigarren urtez segidan, MUGI egitasmoan parte hartzen. Hirugarren adinari Udalak eskainitako programaren baitan, Iurreamendi zahar egoitzako aitona-amonei laguntzen diete gure ikasleek aldiro. Asteazkenero, txandaka, sei neska-mutil joango dira ikastolatik Zerkausira, 11:00etatik 12:00etara bitartean, egun horretan elkartzen diren adinduekin ibilalditxo bat egitera.
Bistan da nerabeak eta adinduak elkartzen dituen ekimen honek batzuei zein besteei ekarpenik egingo diela. Ea aurtengoan ere iaz bezain gustura ibiltzen diren!!