Bizikidetza lantzen Juantxo Arakamarekin

Bizikidetza proiektuak ikastolan elkarbizitza bultzatzen du. Elkarbizitza, ingurune inklusiboan, pertsonen arteko harreman multzoa da; ekimen honek parte hartzeko eta hezteko aukera ematen du, bakoitza den bezala onartua senti dadin. Harreman hauek errespetuan, enpatian eta entzute aktiboan oinarritzen dira, elkarrizketaren bidez gatazkak konpontzen saiatuz eta gatazkatik ikasteko aukera izanez. Bizikidetza proiektuaren baitan  denen parte hartzea eskatzen duten hainbat ekintza jartzen ditugu martxan,  elkarbizitza hobetzeko asmoz.

Ikasturte honetako lehenengo ekintza Glaukoma taldearen azkeneko diskoko ("Kalima") “Gure Kaiola” abestia gelan eta taldeka aztertzea izan da. Eta asteartean, Juantxo Arakamak disko berriaren eta “Gure Kaiola” abestiaren azalpenak eman zizkien DBH 3 eta DBH 4ko ikasleei.