Babarrunaren ereitea

Astelehen goizean, urteroko babarrunaren ereitea izan zen Tolosako Emeterio Arreseko lorategian. Bertan, LH 4. mailako zortzi ikaslek parte hartu zuten. Lehenik Tolosako Babarrunaren kofradiak hitzordu didaktikoa egin zuen, hala, babarrunaren inguruko datuak eman zituzten, eta produktuaren hainbat ezaugarri irakastsi. Ekitaldi honetan, besteaka beste, babarrun ekoizleak,  eskualdeko sukaldariak, musikari, dantzari eta alkate ere izan ziren. Sorpresa bat ere izan zuten. Masterchef telebistako sukaldaritza programan parte hartu zuen Edurne Tranchoren bisita.