Tolosaldeko ikasleen Topaketa Agenda 21ean

Tolosaldeko ikastetxeetako Eskola Agenda 21eko arduradunen IX. Topaketa izan dute Zerkausian. Aurkezpen orokorra egin ondoren Tolosako Ingurumen Zentrokoek eta alkateordeak, mailaren arabera taldekatu, partaideen aurkezpena egin taldeetan, aurretik ikastetxeetan egindako lanak partekatze labur eta tailerretan hasi ziren taldeka. Talde bakoitzak gai desberdina zuenez, tailer desberdinak burutu dira (sailkapenak, esperimentuak, muralak, aurkezpenak, jokoak,  hausnarketak…). Gaiak berriz, hauek izan dira: ur zikloa (LH 3), aholku tantak (LH 4), ibai biziak eta ibai hilak (LH 5), landare inbaditzaileak (LH 6), uraren azpiegitura (DBH 1,2), ibai arro bizia (DBH 3,4). Bukatzeko, egindako lanaren aurkezpen orokorra, hamaiketakoa eta agurra.