HHkoak entseguetan

Haur Hezkuntzakoak, Ikastolako festan egingo duten jaialdirako prestaketa lanetan murgilduta dabiltza. HH2, 3, 4 eta 5 ekoak, urtero moduan, jaialdi koloretsu bat eskainiko digute Usabalgo patioan. Jakin badakizuenez, Ikastolaren egunean ekintza ugari izango dira ikastolako txoko ezberdinetan eta 12:00etan, esan bezala, Haur Hezkuntzakoen jaialdia izango da. Gonbidatuta zaudete ikuskizunaz gozatzera!