HH5ekoak Ekogunean

Baratza proiektuari bukaera emateko gauzatu zuten irteera.

Bertan, ekintza ezberdinak burutzeko aukera izan zuten. Lehenik, lur organikoa egin zuten koko azalarekin eta ondoren,  barazki ezberdinak landatu zituzten. Eguraldiak ere lagundu zuenez, haurrak ikaragarri gozatu zuten.

Egun guztiko irteera izanik, etxetik emandako bazkari goxoa jan zuten eta jarraian, han bertan dagoen haur parkean jolasean ibili ziren. Egun zoragarria Ekogunean igarotakoa!