LH3koen jaialdia

"Herri txiki, infernu handi" telebista saioaren moldaketa bat taularatu zuten.

Laskorain Ikastolako "Zuhaitz" eta "Pagadik", Leaburu, Gaztelu, Altzo eta Albizturren barrena ibiltzera gonbidatu zuten aretoan bildu zen jendetza. Bidaia honetan, Tolosa inguruko herri txiki hauetako bitxikeria eta xelebrekeriak antzeztu zituzten 3.mailako lagunek. Nola antzeztu, gainera! Punta-puntako aktoreak ikusi ahal izan ziren eskenatoki gainean. Baita dantzariak ere. Esketx umoretsuak, eta tartean, herri eta herri artean, dantza emanaldiak ere izan baitziren. Jaialdia borobiltzeko, bertso eder batekin eman zioten amaiera. Zorionak taula gainera igo ziren guztiei!