LH2koen jaialdia

Astelehenean izan zen 2.mailakoen txanda. Beste behin ere aretoa bete-bete egin zen. Gure haurrak pozik eta irrikaz atera ziren estenatoki gainera eta jaialdi polit bat eskaini zien bertaratu ziren guztiei. 

Aurkezleek gidatuta, dantza pixka bat, rock musika, modako abestiak, Gorputzaldietako emanaldia, inglesezko eta euskarazko antzerkiak, igeriketa sinkronizatua eta gorputz perkusioko emanaldia eskaini zuten. 

Urduritasunei aurre eginez, gure txikien trebeziak beste behin ere agerian geratu ziren. Egileek zein ikusleek gozatu zuten asteleheneko jaialdian. Zorionak denei!