Ikasturte amaierako jaialdiak hemen dira
Ostiral honetan hasi eta hurrengo ostiralean amaituko dira ikasturte bukaerako jaialdiak Lehen Hezkuntzan. Egunero jaialdi bat izango da Ikastolako areto nagusian 15:15ean: ostirala 2an LH 1, astelehena 5ean LH 2, asteartea 6an LH 3, asteazkena 7an LH 4, osteguna 8an LH 5 eta ostirala 9an LH 6. Animatu eta joan zuen etxeko txikiak ikustera, ederki pasatuko duzue eta!