LH2koak ikastolatik Leaburura
Goizean abiatu eta oinez egin zuten joan etorria, tartean lanketa txikiak eginez.
Bidean, lehenik izaki bizidun eta bizigabeen azterketa txiki bat egin zuten talde kooperatiboetan. Basoan barrena sartutakoan topatutako itzala ere lagungarri izan zitzaien gauzatu beharreko ikerketatxoa egiteko. Ondoren, Leaburura iritsitakoan, bertako paisaia marrazki batean irudikatu zuen haur bakoitzak. Indarrak hartzeko etxetik ekarritako bazkari goxoa jan eta jakina, jolaserako tartea ere izan zuten. Egun beroa egokitu zitzaien baina ederki hartu zioten neurria gure neska-mutilek.