"Nork jango du baratzako uzta?"
5 urteko ikasleak baratza proiektuari amaiera eman diote eta galdera bat etorri zaie burura. Nork jango du baratzeko uzta? Fruitu batzuk segituan ondatzen dira, beraz azkar jan beharrekoak dira argazkian ikusten dugun bezala baina uzta ona jasotzeko zaintzarekin jarraitu beharko dute ikasleek eta... nork jan? Denak ez dutenez zorte berbera bizitzan eta askok arazoak dituztenez eguneroko janaria lortzeko ere, 5 urtekoak Tolosako Abegi elkartearekin jarri dira harremanetan eta kurtso amaieran jasotzen den uzta, bertakoei ematea pentsatu dute. Ea uzta ona duten eta helburu polit hau lortzeko gai diren.