LH3koak Azpeitian

Lehengo astean, asteazkenean, ikasturte amaierako irteera izan zuten LH3ko ikasle eta irakasleek. Azpeitian pasa zuten eguna. Lehenik eta behin, Tren Museoan izan ziren. Han, bisita gidatua egin zuten aurrena eta, segidan, lurrun bidez funtzionatzen duen trenean Azpeititik Lasao alderako joan-etorria egin zuten. A zer ke pila! Tren Museotik Loiola aldera joan ziren. Santutegi aurreko zelaian bazkaldu eta Tolosara bueltatzeko ordua iritsi arte jolasean ibili ziren. Egun ederra benetan!!!