Paper eskolako agurra

Pasa den ostiralean izan zuten azken eguna paper eskolan ikasturtea pasa duten ikaslee eta irakasleek. Aurreikusten zen bezalaxa, azken txanpari Usabalen emango diote amaiera. 

Paper eskolako azken eguna, ordea, berezia izan zen. Agur ederra bertako langileek gure ikasle eta lankideei egindakoa. Baita gure ikasleek bertakoei eskeinitakoa ere.

San Bosco Paper Eskolako eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko arduradunek, agurtzeko hitz politak eta esker onekoak izan zituzten. Oparitxo bana ere eskaini zieten gure ikasleei. Era berean, 4.mailakoek ere paperez egindako lore sortak eta hizkuntza ezberdinetan idatzitako txarteltxoak eskaini zizkieten. Urte bereziak, amaiera berezia izan du.