Bertsotan kantari

Ahozkotasunaren programaren barruan urtero bertso jaialdia burutzen dute gure ikasleek Leidor aretoan. LH 4, 5 eta 6. mailako ikasleak aritzen dira urtean zehar programa honetan Bixente Gorostidi bertsolariaren laguntzarekin. Jaialdian, 4. mailakoek ipuin desberdinak hartu zituzten gai bezala, eta 5. eta 6. mailakoek kanta ezagunen letrak moldatuta eskaini zituzten bertsoak. Guraso asko elkartu zen ia Leidor betetzeraino eta, txaloen arabera, beraien gustoko ekitaldia izan zela esan daiteke. Segi horrela, bertsotan eta kantari!