Larunbatean denok Lip Dubera

Larunbaten Tolosan egingo del LipDubean Laskorian Ikastolakoen kokapena zehaztu digute, eta baita zati horretan abestu beharrekoa.
 
Guri dagokigun ibilbide zatia 1.44 eta 1.51 segundu artekoa da bideo honetan: https://www.youtube.com/watch?v=b9d0_GxzpFg&t=3s
 
"Ahotsez eman hatsa
hatsa hauspotuz bultza
herria zen gorputza
hizkuntza da bihotza" kantuaren zatia. 
 
Errementari kaletik Leitzara sartzen. (Xirimiri tabernaren kanpoan elkartuko gara)
 
Eraman edozer gauza, giroa alaitzeko, serpentinak, koloretako edozer gauza, 50. urteurreneko nikia....
 
Ideia egiteko balio badizue, hona hemen euskararen aldeko bi LIP DUBeko irudiak:
 
 
Egunean bertan 12.15 baino lehen azaldu Xirimiri taberna kanpora eta 12.30etan lehen pasea egingo dugu, bigarren grabaketa geroago egin eta 13.00etarako guztia amaituta izateko.
 
 
Amaitzeko eta girotzen joateko, hona hemen Tolosaldeko komunikabideek egindako bi girotze-bideo:
 
 
Maiatzaren 27an elkartuko gara!!!