Musikherriko bazkariaz ikastola arduratuko da

Larunbat honetan, "Arnastu euskara" lip dubaz gain, Musikherria eguna ospatuko da Tolosan.

Musikaz gozatzeko aukera bikaina egongo da, eta horien artean Laskorain Ikastolako abesbatzak bi kontzertu eskainiko ditu.

Ondoren zerkausian bazkari herrikoia egongo da, eta bazkaria prestatu eta zerbitzatzeaz Laskorain Ikastolako gurasoak, ikasleak eta langileak arduratuko gara. Bertan irabazitako dirua Gautena Autismo elkartearentzat izango da. Bazkariko txartelak ikastolan ere salgai daude ( 12 euro helduak / 6 euro 14 urtez behekoak).

Bazkaria prestatu edo zerbitzatzeko aukera izanez gero, email bat bidali mesedez zuen datuekin.

Fitxategia: