HH4koak Araman
HH4koak Araman izan gara ikasturte amaierako irteeran. Goizean Urretabizkaia Loretxera egin dugu bisita, lore mota ezberdin pila ikusi ditugu eta baita larrean zebiltzan behi eta txekorrak ere. Eguraldia lagun, plazan bazkaldu dugu eta ondoren herri polit honetako frontoi, parke eta belardiez gozatu dugu. Primeran ibili gara!